
LOR taldekoak ez dira hasiberriak musikaren mundu honetan. Kimetz Blanco (baxua), Lander Irazola (gitarra eta ahotsa) eta Ramiro Untzetak (bateria) 1998 urtean eman zioten hasera LOR egitasmoari. "Lortuko dugu!" oihukatu eta musika tresnak kolpatzen hasi ziren ume koxkor batzu zirelarik.